Sukaldaritza barazkijale ikastaroa egingo dute Sekeko gaztetxean

Aurtengo ikasturtean ere ikastaro desberdinak egiteko aukera egongo da Sekeko gaztetxean. Gazte Asanblada Sopeloztarrak bere bitakoran adierazi duenez, azaroaren 1ean hasita, hileko lehenengo eta hirugarren asteartetan sukaldaritza barazkijalea irakatsiko dute. Ordutegiari dagokionez, 19:00etatik 21:00etara izango dira eskolak. Bestalde, pasadan kurtsoan bezalaxe, asteazkenero txalaparta ikastaroa egingo dute, 18:00etatik 19:30era, Sekeko gaztetxean. Ikastaroetan parte hartzeko asmoa dutenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali beharko dituzte ondoko helbide elektronikora: sopelakoga[abildua]gmail.com. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun