"Hi Vascofona!" abestiaren bideoklipa plazaratu du Sirokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 19a, 12:29

Leioa, Erandio, Balmaseda eta Ugaoko Siroka musika taldeak urriaren hasieran plazaratu zuen "Hi Vascofona!" abestiaren bideoklipa. Maiatzean grabatu zuten Ugaon. Asteburu oso bat erabili zuten horretarako, baina "arazo teknikoak" tarteko, orain arte ezin izan dute aurkeztu, taldekideek aitortu dutenez. Eriz Perezen laguntzaz aurrera atera dute, bera arduratu baita nahasketaz. Bideoklipean agertzen diren lagun guztiak gertukoak dituzte Sirokakoek. Aipatzearren, Silvia Clementeren parte hartzea azpimarratu dute, "laguna eta dantzari izugarria izateaz aparte, kriston lan polita egin duelako bideorako". "Eta nola ez, protagonista berezia, Yuko, gure bigarren diskoaren inspirazioa izan dena Karosiren pertsonaia sortzeko", gaineratu dutenez. Argazkian, Sirokak maiatzaren 10ean aurkeztu zuen "Karosi" diskoa.

"Hi Vascofona!" bideoklipa (cc-by-sa Siroka)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun