Itzubaltzetako taberna bat hilabete baterako itxi du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 19a, 20:06

Getxoko Udalak Itzubaltzeta / Romoko taberna baten itxiera eta jardueraren etetea agindu du, ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Ostalaritzako establezimendua Itzubaltzeta / Romoko Kalamua kalean kokatuta dago eta hilabete bateko zigorrari egin beharko dio aurre, "ixteko ordutegia ez betetzeagatik", udal iturrien arabera. Dagoeneko, Udaltzaingoak taberna zigilatu du. Udal bertsioari jarraiki, "auzokideek zaratagatik, eragozpenengatik eta ordutegia ez betetzeagatik ipinitako kexek eragindako zaintzaren ondoren", taberna hainbat arau-hausteengatik salatu zuten udaltzainek. Tabernaren jarduera hilabete baterako bertan behera utzi duen udal dekretuan jaso dutenez, ostatuak "ixteko ordutegia etengabe ez betetzeagatik zigor espediente ugari ditu" aurretik. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun