ETAk borroka armatuari amaiera eman dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 20a, 21:57

Euskadi Ta Askatasuna (ETA) euskal erakunde armatuak "jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki" duela jakinarazi du. "Berria" eta "Gara" egunkarietara gaur arratsaldean bidalitako bideo eta agirien bidez eman du albistea erakundeak berak. Agiria Donostian egindako Bakerako Nazioarteko Konferentzia eta hiru egunetara kaleratu du, bertan egin zioten eskaerari baiezkoa emanez. Izan ere, Donostian "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa" duela iritzi dio ETAk. Behin jarduera armatua bertan behera utzita, Espainiako eta Frantziako gobernuei "gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko" eskatu die Euskadi Ta Askatasunak. Argazkian, ETAk bidalitako bideoaren irudi bat.

ETAren bideoa



ETAren agiria

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun