Aralar: "ETAren agiriaren aurrean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 20a, 22:09

Aralarrek oso modu positiboan baloratzen du ETA erakundeak Nazioarteko Bake Konferentziako deiari baikorki erantzun izana. Modu positiboan baloratzekoa (Adierazgarria) da ETAk aldebakerrekotasunez erantzun izana deiari, eta bereziki poztekoa da euskal herritarron eskaera entzun eta erantzun izana. Aralarrek adierazten du gaurko egunak Euskal Herriko historiaren etapa bat ixten duela, eta irabazle eta galtzailerik gabeko bake iraunkorra eraikitzeko etapari atea irekitzen diola, elkarrizketari bide emanez. Ondorioz, euskal eragile politiko, sindikal eta sozialen, hots, herriaren esku utziaz gatazkaren konponbiderako giltza. Halaber, Espainiako eta Frantziako estatuei bide beretik joka dezaten eskatu nahi diegu, Bake Konferentziako deia aintzat hartuz ETAren elkarrizketako deiari baiezkoa eman eta elkarrizketari bide emateko, soilik gatazka armatuaren ondorioez aritzeko. Argazkian, Aralarren Hegoaldeko Batzarra / © Aralar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun