ETAk bere eginkizun armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Albiste bikaina da. Amaitu da amesgaiztoa. Azkenean, hurrengo orrialdera igaro ahal izango gara. Beldurrik gabe iratzarri, eta geroari itxaropentsu begiratu.
Bakearen ongi gorena hementxe bertan dugu. Euskadik lortu egin du. Euskadik bortxakeria makurrarazi du. Zorionak, Euskadi!
Egun garrantzitsua dugu denok. Baina horrek ez digu hainbatetan esan duguna errepikatzea eragotziko. Euskadik ez dio ETAri ezer zor. ETA da Euskadirekiko zor larria duena. Bortxazko jardunaren amaierak eraman behar du armak uztera eta taldea desegitera. Herri honekin hartu duten zorraren parte bat da.
Azken adierazpena, Euzko Alderdi Jeltzaleak ETAren komunikatuaren inguruko premiazko balorazio honetan egiten duena:
Bortxakeriari behin betiko uko egite honek Euskadin bake iraunkorrerako bidea zabaldu behar du. Adiskidetzeak eta elkartasunak aldi berria zabaltzerik izan dezaten.
Euzko Alderdi Jeltzaleak eskua luzatu nahi dio Ezker Abertzaleari, Euskadiko talde politiko eta sozial guztiekin batera, elkarrekin egin dezagun adiskidetze eta elkartasun bide hori.
Amaitu da jada ETAren, Euskadi Ta Askatasunaren aldia. Orain hasiko da askatasuna ta Euskadiren aldia.