Hainbat leioaztar bertaratu ziren astearteko aurkezpen ekitaldira, besteak beste, udal ordezkariak. Baina, eguneko protagonistak talde bietako jokalariak eta teknikoak izan ziren. Jon Lopez Leioa Ask taldeko emakumeen entrenatzaileak orain arte izandako publikoaren jarrera ona eskertzeko aprobetxatu zuen momentua. Bestalde, mutilen taldeko entrenatzaile Joan Albellak talde lana goraipatu zuen eta Sakoneta kiroldegiko zein Askartzako eguneroko lan gogorra garrantzitsua dela azpimarratu zuen.
Leioako waterpolo taldeen aurkezpena (© Leioa Waterpolo)