UK Martxa bihar izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 21a, 14:36

Eskualdeko gazte independentistek bihar, larunbata, egingo dute aurtengo Uribe Kostako Martxa, Plentziatik Sopelaraino. Antolatzaileak "Gazte botereaz... garaipena!" lelopeko zazpigarren edizioaren prestakizunei azken ukituak ematen murgilduta daude. Bihar, ibilaldian aritzeaz gain, euskal estatuaren bideragarritasuna aztergai izan eta gazte ekitaldi politikoa egingo dute, "gazte herri gorria pizteko asmoz". Dena den, alde ludikoa ere izango du aurtengo martxak, tailerra, speach corner, poteo musikatua eta kontzertua izango direla. Itzubaltzeta / Romo eta Leioako Umore Txarrez, Algortako Ha11aiketan eta Elorrioko Ihesbide taldeek joko dute bertan. Bitartean, bazkari txartelak eskuratu daitezke eskualdeko ohiko tabernetan. Aurretik erostekotan, sei eurotan lortu ahal izango da tiketa. Azken unera arte itxarotekotan, ordea, beste bi euro gehiago ordaindu beharko dira, bazkarian bertan.

Gazte independentisten oharra

2011ko urriaren 22an, Uribe Kostan zehar hamarnaka gazte bilduko gara amesten dugun gazte herri gorria pizteko asmoz. Gazteok zapalduak ditugun eskubideak defendatu eta gure proiektu propioak eraikiko ditugu. Martxa hau izango da adibiderik garbiena, Plentziatik Sopelara lau haizeetara zabalduko dugu… AHT ez dugula nahi eta txikizio hau gelditzera goazela; hezkuntza sistema propio bat eraikitzera goazela; gune askeak diren gaztetxeetan lanean jarraituko dugula; eta etxebizitza eskubidea errealitate bihurtuko dugula.

Gazteok hamaika arrazoi ditugu borrokatzeko, Euskal Herri aske baterantz urratsak emateko aukerak badaude, eta egitera goaz!

Bidea erraza ez zela izango bagenekien, espainiar eta frantziar estatuek euren kaiola hotzetan bizitzera koPSOEndenatu nahi gaituzte. Azken 30urteotan, PNVk defendatu duen “sistema” autonomistak ez digu herri gisa garatzen utzi ezta gatazka konpontzeko balio izan ere.

Egun, garai berri baten atarian gaude, PSOE eta PNV dira iruzur berri honen protagonistak. Boteredun korbatadun zikinak, entzun gaitzazue! Ez dugu onartuko, gazteok badakigu zer nahi dugun. Gure aukera: independentzia eta sozialismoa.

Urriaren 22an, ibilbideak marratzuko duen lerroa alde baterantz edo besterantz tiratzera eramango gaitu. Guk sokaren zein aldetan egon nahi dugun erabaki dugu.

Antolatu eta borrokatu! Jo ta ke, irabazi arte! Gazte botereaz garaipena!

UK Martxa '11-ren egitaraua

• 9etan, irteera Plentziako udaletxearen parean.
• 10etan, "Euskal Estatuaren bideragarritasuna" hitzaldia.
• 13:30ean, "Gazte botereaz garaipena" lelopeko tailerrak, Sopelmarren.
• 15:30ean, gazte bazkaria.
• Bazkalostean, speach corner.
• 18:30ean, poteo musikatua.
• 20:30ean, ekitaldia.
• 21:00etan, kontzertua Umore Txarrez, Ha11aiketan eta Ihesbide taldeekin.
• Gau osoan zehar, "giro jatorra eta ligoteo osasuntsua".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun