Bihar, larunbata, Getxoko Ondarearen Jardunaldien barruko antzerki ibiltari emanaldiak hasiko dira. Beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Zerbitzuak bultzatzen duen ekimenarekin bat egiten du Udalak, Turismo bulegoaren bitartez. Oraingo honetan, “Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan” lelopean. Antzerki saioak dohainik izango dira. Halaber, azaroaren 1era arte, erakusketa tematiko bi zabalik egongo dira: “Getxoko Aixerrota” Aixerrotako erakustaretoan eta “Getxo, itsasadarreko zelataria eta zaintzailea” Algortako azokan, Torrene kalean. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko ondoko bideak erabil daitezke: Getxoko Turismo Bulegoa, telefono zenbakia 944 910 800, infoturismo[abildua]getxo.net edo www.getxo.net/turismo webgunean. Argazkia: © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!