We Are Standard talde getxoztarrak disko berria aterako du azaroaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 22a, 12:27

"Great State" disko berria azaroaren 21ean plazaratuko du We Are Standard taldeak. Bost kantu batuko dituzte albumean getxoztarrek: "0.7.45 (Bring Me Back Home)", "Summer", "Good Ones", "Let’s Say I’m In Love" eta "Love Me". CD, LP eta formatu digitalean izango da eskuragarri. Erritmo dantzagarriak biltzen dira "Great State" diskoan eta zuzenean aurkeztuko du We Are Standardek hurrengo hilabeteetan zehar. Ondarroan joko dute urriaren 28an Zuzen Zuzenean ekimenaren barruan. Azaroaren 5ean Donostian izango dira, Anoetako Belodromoan. Abenduaren 1ean Frantziara joango dira, Renneseko Les Transmusicales jaialdian jotzeko. Abenduaren 3an Bartzelonako Razzmatazz aretoan arituko dira eta 7an, berriz, Madrilen, Joy Eslava antzokian. Bilbon joko dute abenduaren 30ean, Fever aretoan. Argazkian, We Are Standardeko kideak / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun