Bi pertsona zauritu ziren atzo goizean, horietako bat larri, AP-68 autobidean gertatutako auto istripuan, Ugao parean, Gasteizko noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz, 77 urteko Leioako emakume bat larri eta 83 urteko gizon bat, aurrekoaren senarra, arin zauritu ziren, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zehaztu zuenez. Bi leioaztarrak Galdakaoko ospitalera eraman zituzten. Istripua 10:00ak aldera jazo zen. Opel Astra auto bat errepidetik atera zen eta erdibitzailearen aurka talka egin du. Bestalde, Guztira bost ezbehar gertatu ziren atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan, baina Ugaon jazotakoa larriena izan da. Tartean, Erandion, VW Passat eta Ford Focus bi autok elkarren kontra jo zuten 14:15ak aldera, Rontegira bidean. Horren ondorioz, bi kotxeak N-637 errepideko ezkerreko bidean trabatuta geratu ziren, 6 kilometrotara ere heldu ziren auto ilarak sortuz. Argazkian, auto istripua artxiboko irudian.