Haize-bolada bortitzak iragarri dituzte igande eta astelehenerako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 22a, 13:06

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko meteorologia zuzendaritzak abisu horia jarri du, haize-bolada bortitzak eman daitezkeelako. Igandean, abisu horia, egun osoan zehar mantenduko da, haizeguneetan orduko 100 kilometroko abiadura gainditzeko probabilitatea handia delako, eta haizeguneak ez diren lekuetan ere, orduko 80 kilometro ingurukoak izan daitezkeelako. Astelehenenean, hilak 24, abisu horia gauerditik 18.00etara mantenduko da, hego-osagaiko haize-boladek haizeguneetan orduko 100 kilometroko abiadura gainditzeko probabilitatea handia dagoelako, baita orduko 80 kilometrokoak haizeguneak ez diren tokietan ere. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun