Gasteizko martxoaren 3ko gertaerei buruz arituko dira Eztabaidan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 22a, 13:33

Urriaren 25etik azaroaren 5era bitartean, "1976: grebatik sarraskira” izeneko erakusketa ikusgai egongo da Algortako Eztabaida gune antiautoritarioan. Gogoratu irailaren 29an zabaldu zuela egoitza berria aipatu elkarteak. Hartara, Villamonte plazako A4 zenbakiko behealdera gerturatu beharko dira erakusketaz gozatu nahi dutenek, denda ordutegian. Egitarauarekin jarraituz, azaroaren 2an, asteazkena, "Martxoak 3, Gasteiz 1976" izenburuko hitzaldia eskainiko dute Martxoak 3 elkarteko kideek, 19:30ean hasita. Solasaldian dokumental labur bat proiektatuko dute eta gaur egungo egoera azalduko dute elkartekoek. Poliziak bost langile hil zituen aipatu urteko martxoaren 3an. Argazkian, Eztabaidaren lokal berriaren inaugurazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun