Euskal Herriko Unibertsitatea: "Ideien garaia da"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 22a, 13:49

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak mezu zehatz bat helarazi gura dio euskal gizarteari: orain ideien garaia da. Ideien eta jakitearen garaia da. Etorkizunera begiratu, eta itxaropen eta ilusiozko mezua zabaltzeko garaia da. Gure herriak bide berriari ekin behar dio, eta bide horretan ezinbestekoa izango da ideiak erkatzea, proiektu politiko eta sozial desberdinen arteko debatea zabaltzea, eta, herrigintzan, iritzi guztietakoek parte hartzea. Orain ideien garaia da, eta euskal gizarteko kide guztien arteko adiskidetzea bilatzeko garaia. Argazkian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak urriaren 20ean plazaratutako oharra, ETAren adierazpenaren harira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun