Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotano epaituko dituzte azaroaren hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 24a, 21:26

Azaroaren 2, 3 eta 4an Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotano preso politiko getxoztarrak epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Fiskalak 8 urteko espetxe zigorra eskatzen du hirurontzat, Getxoko estrata batean Ertzaintzak aurkitu zuen leherkariz betetako garagardo kupela beraiena zela egotzita. 2008ko urtarrilaren 31ko eguerdi hartan, barril barruan 30 kilo inguru lehergai zeudela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak; baita "ETAko kideen arteko material entrega" bat zela ere. Akusazio hori, ordea, "inkomunikazioan egindako torturez sinarazitako deklarazioan soilik" oinarritzen dela salatu du, beste behin ere, errepresioaren kontrako erakundeak. Epaiketari arbuioa adierazteko, azaroaren 4an, ostirala, mobilizatzera deitu dute Algortan. Telletxe plazan jarri dute hitzordua, 20:00etan. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.

"Espainiako Auzitegi Nazionalak tortura balioetsi egin du bere hasieratik, eta auzitegi hori desegiteaz gain, gaur egunean horrek ezarritako zigor guztiak baliogabetzea eskatu behar dugu", amaitu du AAMk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun