Bihar, urriak 25, euskaldunok ez dugu zer ospatu. Duela urtebete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak jai eguna izango zela erabaki zuen. Gernikako Estatutua goraipatzea helburu, PSEk eta PPk Euskal Herria zatitzen eta ukatzen duen marko juridiko politikoa ospatzea nahi dute. Gureak ez diren jai arrotzak salatuko ditugu eta ez ditugu ospatuko. Gure historia, nortasuna, borondatea, eta beharren araberako egutegi propioa erabaki eta gauzatzera joan behar dugu gaurdanik. Nazio gisa batzen gaituzten jai egunak aldarrikatu eta egutegi bakarraren aldeko apustua eginez. Horretarako, bihar Itzubaltzeta / Romon goizeko 10:00etan geratuko gara eta 13:00etan
Gernikan antolatutako ekitaldi politikoan esku hartzera animatzen zaituztegu. Argazkian, urriaren 12ko Hispanitate Egunean Itzubaltzeta / Romon egindako pintaketa bat.