Imanol Beristainen askatasuna aldarrikatuko dute azken ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 24a, 21:41

Urriaren 28an, hileko azken ostiralarekin, euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak egingo dira Euskal Herri osoan, Egin Dezagun Bidea dinamikaren barruan. Besteak beste, Algortan, Imanol Beristain preso politikoaren San Nikolas ikastolako lankideek egin dute hile honetan azken ostiraleko deialdia. Aipatu laguna, orain urtebete, 2010eko urriaren 22an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak Segiko Uribe Kostako arduraduna izatea leporatuta. Bost egun beranduago, itzubaltzetarrak tratu txar fisiko zein psikologikoak pairatu zituela salatu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Harrez gero, prebentibo egoeran daukate Alcala espetxean, Getxotik 413 kilometrotara. Argazkian, Espainiako Polizia Nazionala Beristain eramaten Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernaren miaketaren ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun