Ostegun honetan, urriak 27, “Emakumeen kultur arteko elkarrizketak” izeneko jardunaldien beste edizio bat jarriko dute martxan
Getxoko Udalaren Berdintasun eta Immigrazioko zerbitzuek. Ekimena Jabekuntza Eskolaren barrukoa da, emakume etorkinen eta bertokoen arteko espazioak sortzea ahalbideratzeko helburuarekin. "Esperientziak trukatzeaz gain, migrazioaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera ematen du, protagonisten eskutik", udal iturriek azaldu dutenez. Lehenengo saioa 19:00etatik 21:00etara izango da Villamonteko kultur aretoan, Algortan, eta hurrengo saioetarako gaiak aztertu eta erabakiko dituzte. Haurtzaindegi zerbitzua izateko, urriaren 26an, 13:00ak baino lehenago, 944 660 136 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek edo
berdintasuna[abildua]getxo.net posta elektroniko helbidera idatzi. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.