Kukutza gaztetxeari buruz arituko dira ostiralean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 24a, 23:01
"Asmatu zure formula" lelopean, kanpaina berria abiatu du Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Alde batetik, kalean presentzia izan eta beraien buruak antolatzeko gauza direla erakutsi nahi dute neska-mutilek. Eta beste aldetik, gazteei zein eragile desberdinei zer nolako gaztetxea nahi duten galdetu. Horren harira, ostiral honetarako, urriak 28, Errekaldeko Kukutza III gaztetxearen inguruko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia 19:00etan izango da, Gorlizko Teresiano eraikinean, Zehatz ondoko plazan. Beste gauza batzuen artean, gaztetxe horren egitura, funtzionamendua eta autogestioari buruz hitz egingo du Kukutzako kide batek. Argazkian, Ertzainak Kukutza aurrean, 7.000 lagunen manifestazioaren aurka gogor oldartu baino lehen / © Bilboko Branka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun