Berbalagun egitasmoa aurkeztuko dute asteazkenean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 24a, 23:46
Berbalagun taldeak biltzen hasi dira jada Erandion. Hala ere, oraindik badago izena emateko aukera, Berbots euskara taldeak jakinarazi duenez. Horretarako, aipatu elkartearen webgunean dagoen formularioa betetzea baino ez daukate interesa dutenez. Horretaz gain, telefonoz deitu (630 404 171) edo e-posta bidal daiteke ondoko helbide elektronikora: berbots[abildua]gmail.com. Baina, batzuetan onena izaten da aurrez-aurre jendea ikustea. Horretarako parada ere izango dute Erandion. Asteazken honetan, urriak 26, iluntzeko zortziak aldera, berbalagunen aurkezpena egingo dute Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Egitasmoa ezagutzeaz gain, argazki batzuk ikusi eta mokadua hartzeko aukera egongo da. Argazkian, Erandioko euskaltzaleak Kantagunea ekimenean abesten Altzagan barrena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun