Xabi Aburruzaga trikitilariak joko du larunbatean Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 24a, 23:55

Orain gutxi eman diote hasiera ikasturte berriari Berango Antzokian, Santa Ana auzoan, eta hamaika ekitaldi egiten ari dira bertan. Zinema, antzerkia, ikuskizunak… eta musika. Hurrengo hitzordua Xabi Aburruzaga trikitilaria eta bere taldearekin ipini dute, urriaren 29an, larunbata, 19:00etatik aurrera. Musika munduan ibilbide luzea egin duen musikariak bere kantu eta konposaketak grabatu ditu "Denboraren naufrago" izenburuko diskoan. Horiek aurkeztera dator portugaletearra Uribe Kostara. Kontzertura sartzeko 5 euro ordaindu behar dute helduek, eta 3 euro 12 urtetik beherakoek. Argazkian, Xabi Aburruzaga / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun