Erandioko gaztetxea "ilegalki" utzaraztea leporatu diote Udaltzaingoari 100 bat auzokidek, gaur iluntzean herrian egindako bi manifestazioetan. Erandioko Gazte Asanbladak nabarmendu duenez, Jose Luis Goioaga etorbideko zentro sozialean, Joseba Goikouria alkate jeltzalearen menpe dauden tokiko poliziek "ez dute haien legeak ere bete, nahiz eta behin eta berriro epai-agindurik gabe desalojoa ezin zutela aurrera eraman esan zaienik". Hori dela eta, Udal Gobernua egin dute erantzule. Etzidamu, ostegunean, "Udalbatzara etorriko gara, zer egitera goazen erakustera eta zeren beldur diren galdetuko diegu zuzenean laranjaz jantzita, grisak diren horiei", iragarri dutenez. Egun horretan, goizeko 8:30ean biltzekoa da Udalbatza. Horretaz gain, datozen egunotan hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituztela jakinarazi dute Erandioko gazteek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!