Aralarren aburuz, gaurko egunak, Gernikako Estatutuaren urteurrena, balio behar du garaiz kanpo ditugun estatutuen inguruan benetako hausnarketa egiteko, eta erakunde eta herri mailan XXI. mendera benetako jauzia egiteko. Jauzi horretan, erabaki ahalmena jasoa izango duten eta akordio politikoa oinarri izango duten estatutu berriak erdietsiz, autodeterminazio bidean lehen urrats gisa. Bada garaia herritarrak protagonista bilakatzeko. Zalantzarik gabe, herritarren erabakia izan behar da oinarria, indarrean ditugun legediak gauzatu eta hobetzeko orduan. Zentzu horretan, galdetzeko eskumena beregana dezagun, estatutuak berregituratuaz, Euskal Herriaren nazio izatea aitortuz. Horregatik, ezinbestekoa da gizartearen isla izango den ahalik eta akordio politiko zabalena bilatzea, eta alderdien arteko elkarrizketa abian jartzea, gauden errealitatetik abiatuz, bai Nafarroan eta bai Euskal Autonomi Erkidegoan. Argazkian, Aralarren Hegoaldeko Batzarra / © Aralar.