Erandioko gaztetxea berriz okupatu dute udalerri horretako gazteek. Erandioko Gazte Asanbladak zabaldu duenez, gaur eguerdian 40 bat gazte sartu dira Jose Luis Goioaga etorbideko Faro enpresa ohian, gaztetxea berregiteko asmoz. Herenegun
herriari aurkeztu zioten, baina atzo goizean dozena bat udaltzainek ostikadaka eta epai-agindurik gabe zentro sozialaren atea bortxatu, barruko materiala bahitu,
lokala itxi eta hiru lagun identifikatu zituzten. Bart,
utzarazte "ilegala" salatu dute 100 bat auzokidek. Nahiz eta berriro gaztetxea izan, etzi, ostegunarekin, Udalbatzara joateko deia berretsi du Erandioko Gazte Asanbladak. Goizeko 8:30ean, "zer egitera goazen erakustera" hurbildu eta "zeren beldur diren galdetuko diegu zuzenean laranjaz jantzita, grisak diren horiei", EGAk zabaldu duenez. Argazkian, Erandioko gaztetxea.