Norbere buruarenganako konfiantza sendotzen erakutsiko dute Sopelan

Azaroaren 18tik 20ra bitartean, "El arte de ser yo mismo/a" izenburuko mintegia egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta "niaren zentzu osasungarria" garatzean datza, "gure gaitasun eta talentuengan konfiantza izaten ikasita", antolatzaileen arabera. Gaineratu duenez, "ariketek gure burua hobeto ezagutzen lagunduko digute, gure bizitzaren edozein alderditan aldaketak erraz egiteko". Mintegia espainolez egingo dute, ondoko ordutegian: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era; eta igandean, 10:00etatik 14:30era. Pertsona bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu, erdia izena ematerakoan eta beste erdia ikastaroa hasi aurretik. Sopelan erroldatuek urriaren 31tik azaroaren 8ra izango dute horretarako aukera eta gainontzeko herrietakoek azaroaren 9tik 11ra. Gutxienez 12 pertsona egon beharko dira taldeko, eta gehienez 30. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxea / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun