Guardia Zibilak gazte algortar bat erretenitu du Zornotzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 25a, 16:03

Guardia Zibilak Zornotzako inguruetan Algorta eta Sestaoko gazte bana geratu dituela zabaldu du Topatu.info gazte atariak. Komunikabide gazteak Twitter sare sozialean jakinarazi duenez, erretentzioa "inongo kontrolik egon gabe" eman da. Topatu.info-k 13:50ean argitaratu du albistea, ezagutzera eman ez duen informazio iturri batetik heldu zaiena. Hortaz, oraingoz ez dago jakiterik gertaeraren garrantzia zenbatekoa den. Zehazki honako da, hitzez hitz, Topatu-k sareratutako mezua: "Guardia Zibilak Amorebieta inguruan Algorta eta Sestaoko bi gazte geratu dituela jakinarazi dute,inongo kontrolik egon gabe #u25". Argazkian, guardia zibil bat Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun