Azaroaren 5ean egingo dute bigarren Lapikoko Txapelketa Sopelan

Azaroaren 5ean, larunbata, Sopelako bigarren Lapikoko Txapelketa egingo dute udaletxeko plazan. Iaz bezala, "Pepetxin" zena omenduko dute. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Aurtengo lehiaketari goizeko 9etan hasiera emango diote. Izen-ematea dohainik izango da eta egunean bertan egin beharko da, 11:00etan. Iaz parte-hartze handia egon zen, eguraldia txarra izan bazen ere, udal iturriek diotenez. Zehazki, 90 eltzeko izan ziren. Txapela Sestaoko Matxakito Mallabiarentzat izan zen, bigarren postua Sestaoko Bogasarentzat eta hirugarren postuan gelditu zen Bilboko Lapikokoaren Kofradia. Argazkian, iazko hainbat parte-hartzaile / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun