Haize-bolada bortitzak iragarri dituzte gaurko eta biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 26a, 19:57

Igande eta astelehenean egin bezala, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Arreta Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko, asteazkena, eta biharko, osteguna, orduko 100 kilometro baino gehiagoko haize-ufadak egon daitezkeelakoan. Asteazken honetan, hego-osagaiko haize boladek haizeguneetan orduko 100 kilometroko abiadura gaindituko omen dute, bereziki mendi inguruetan, eta orduko 80 kilometrokoa haizeguneak ez diren lekuetan. Bihar, berriz, baliteke haize boladek parametro berdinetan mantentzea, gauerdian hasita, hurrengo eguneko 09:00ak arte. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun