Eskualdeko berbalagunentzako pala taldea martxan jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 25a, 20:46

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak pala taldea sortu zuen orain dela bost bat urte eta, ordutik hona, astero-astero lagun talde bat ibili izan da Berangon eta Getxon euskaraz paletan jokatzen. Aurten, berriz, pala-taldea eskualde mailan antolatu dute, Leioako berbalagunekin batera eta Betiko ikastolakoen laguntzarekin. Etzi bertan (urriak 27) hasiko dira. Leioako Betiko ikastolan elkartuko dira, ostegunero, 18:00etatik 19:00etara. Gauzak horrela, ahalik eta lasterren konfirmatzeko (619 935 541) eskatu diete interesatuei. "Zuen ezagun eta lagunen artean zabaltzea ere eskertzen dizuegu", gaineratu dute Egizukoek. Argazkian, bi neskato paletan / cc-by-sa www.larrabetzutik.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun