"Sistemak ez gaitu definitzen!" lelopean, larunbat honetan, urriak 29, transexualitatearen despatologizaziorako nazioarteko ekintza eguna egingo dute Sopelan,
Gaztehgam Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduaren ekimenez. Hain zuzen ere, hilaren 22an izan zen mundu mailan gutxiengo sexualak gaixo bezala tratatzearen aurkako jardunaldia. Gaztehgam-ek iragarri duen bezala, "bere garaian homosexualitatea egon zen bezala, gaur egun oraindik badaude eskuliburu psikiatriakoetan agertzen diren identitate sexualak, hala nola, transexualitatea. Emakume eta gizon eredu hertsietatik at dauden gorputz eta identitate oro patologizatzen den garai honetan, Amerikar Psikiatriaren Elkarteak (APA) argitaratzen duen DSM eskuliburutik errealitate hauek ateratzeko borrokan gaude. DSMaren gaurkotzea dela eta
Stop2012 kanpaina abian da". Horren berri emateko eta errealitate hori ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko xedearekin, nazioarteko ekintza eguna ospatuko dute Sopelako udaletxeko plazan, 18:30etik aurrera. Besteak beste, elkarretaratzea, erakusketa eta ekitaldia izango dira. Irudian, Stop2012 kanpainaren marrazki bat / © Stop2012.