Lehiaketara atera dituzte Leioako campus ondoko errepidearen saihesbidea egiteko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 26a, 20:15

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak lehiaketara atera ditu BI-2731 errepidearen desbideratzea eraikitzeko lanak. Obrak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko campusaren iparraldean egingo da, foru iturriek zehaztu dutenez. Desbideratze horrek unibertsitateko etorkizuneko Parke Zientifikoa osatuko duten eraikinak orain dauden instalazioei atxikita eraikitzeko aukera emango du, unibertsitateko campusaren jarraitutasun fisikoa mantenduta. Lanen aurrekontua 10,8 milioi eurokoa da, eta Aldundiak eta EHUk finantzatuko dituzte. Eskaintzak aurkezteko epea 40 egunekoa da, iragarkia argitaratzen denetik zenbatuta. Argazkian, uda aurretik EHUko Zientzia Parkean Biofisika Unitatea eraikitzeko hitzarmena izenpetu zuten / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun