Algortako
Eztabaida gune antiautoritarioak "La no violencia al servicio del poder" izeneko hitzaldia hartuko du bihar, osteguna, arratsaldeko 7:30ean. Izan ere, Villamonte plazako lokalean
Peter Gelderloos idazle anarkista estatubatuarrak "How Nonviolence Protects the State" bere liburua izango du hizpide. Antolatzaileek iragarri dutenez, hitzaldian zehar indarkeria eza, kolonizazioa, patriarkatua eta langile klasearen desegitearen arteko erlazioaz mintzatuko da. Era berean, Gandhi eta Luther King-en mugimenduen "gezurrezko lorpenak", azken hamarkadako Ukrania, Libano eta Kirgizistan-go "ustezko iraultzak" eta egungo Maiatzaren 15eko mugimendua aipagai izango ditu, "herri haserrea berreskuratu" eta Estatuaren mesederako bideratzen dutelakoan. Gelderloosen liburua zein espainolezko itzulpena salgai daude, baina copyright-aren aurkako lizentziari esker, saretik ere jaitsi daitezke erabat doan.