Aldaketekin jarraituz, Hiri-lurren balioaren hazkundearen gaineko Zergari dagokionez, hobari berria ezarri da ezkontideen edo izatezko bikoteen mesedeetan, heriotzagatik ohiko bizitzaren eskualdatzearen kasuetan. Bai zerga honek, bai Eraikuntza, Instalazio eta Lanen gaineko Zergak (EILZ) lehengoko zenbatekoari eutsiko diote. Zerga horiek arautzen dituzten ordenantzak lau urtez aldatu barik izan ondoren, aldaketekin nahi da, "alde batetik, egungo ekonomiaren egoera larriari aurre egin, udal zerbitzuen iraunkortasuna bermatuz; eta bestetik, enplegua eta etxebizitza lortzeko neurriak sustatzeko neurri fiskalak ezartzea", udal arduradunek azaldu dutenez.
Landa Bilduren jarrerarekin pozik
Imanol Landa alkatea adostutako akordioarekin pozik agertu da eta Bildurekin zein gainontzeko alderdiekin "bide horretatik jarraitzeko borondatea" azaldu du. Halaber, adierazi duenez, “Gobernu honek mahaiaren beste alderdian akordiora iristeko borondatea duen bitartekaria aurkitzen duenean, akordioa gauzatu egiten da eta hauxe dugu horren adibide garbia”. Landak Bilduren jarrera nabarmendu du, “onartutakoa elkarrekin egindako lanaren emaitza baita". "Horretarako ahalegin handia egin dute Bildukoek, proposamen asko aztertu eta aurkeztuz. Horien bitartez iritsi ahal izan gara adostasunera eta hori guztia udalerriari onena eskaini ahal izateko helburuagaz”", amaitu duenez.