Bilboko Lan Arloko 6. Epaitegiak atzo, urriak 26, helarazi zion LAB sindikatuari
Metro Bilbao garraio enpresako beharginek ekain eta uztaileko lanuzteetan jasandako "mehatxu eta gogorkerien" salaketaren gaineko sententzia. Lan erakunde abertzaleak nabarmendu duenez, ekaineko geldialdietan "Metro Bilbaoko zuzendaritza greba egiteko eskubidearen kontra" azaldu zela ondorioztatu du aipatu auzitegian eta "horrelakorik berriro ez gerta ez dadin" eskatu dio. Langileak "larderiatuak" izan zirela jasotzen du sententziak, baita gutxieneko zerbitzuak hasteko "neurrigabeko aurrerapena" ere. Aipatu lanuzteetan, "nagusien presioen ondorioz", langileetako batzuek "amore eman eta gutxieneko zerbitzuan egokitutakoa baino gehiago egin zuten lan", ELA, LAB, UGT, ESK eta CIM sindikatuek salatu zutenez. Beste batzuei, berriz, "gutxieneko zerbitzuen lan-orrietan jasota ez zegoena egiten eman ez zuten denboraren ordaina kendu diete soldatatik". Epaiketaren
ahozko saioa urriaren 18an izan zen. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian protestetako batean / ©
LAB Metro Bilbao.