Enplegu Azoka egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 27a, 20:03

Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegurako Zerbitzuaren bidez, Merkataritza eta Ostalaritza sektoreko III. Lan Azoka antolatu du biharko, ostirala, udal getxoztarrak. Jarduera Getxo udalerriko enpresentzat eta pertsona langabe eta bertan erroldatutakoentzat izango da Algortako Fadura kiroldegian, 09:30etik 15:00etara. Ekimenaren helburua da Getxon langile bila dabiltzan enpresak eta lan bila dabiltzan pertsonak elkartzen erraztea. Horretarako, bi sektore horietan lan egin nahi duten pertsonek enplegu-eskaintzetan izena eman ahal izango dute, udal iturriek zehaztu dutenez. Ondoren, egunean zehar, hautatzeko elkarrizketak egingo dira. Laguntza emateko teknikoak izango dira eta Interneten sartzeko ordenagailuz hornitutako gunea ere egongo da. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Jardunaldiaren programa:

Hitzaldi-Aretoa

9:30 Jardunaldiaren irekiera.
10:00 Merkataritza sektoreari buruzko hitzaldia.
11:00 Elkarrizketa-tailerra: Ikasi zure burua saltzen .
12:00 Ostalaritza sektoreari buruzko hitzaldia.
13:00 Bideo-curriculuma grabatzeari buruzko tailerra.

Elkarrizketa Aretoa (10:00 – 15:00)

Lan-eskaintzen kudeaketa:

- Informazioa.
- Lan-eskaintzatarako izena ematea eta CV ematea.

Hautaketarako elkarrizketak.
Laguntzako teknikariak.
Internet eskuragarri duten ordenagailu gela.

Azokara joateko, Getxolanen eman beharko da izena. Tel.: 944 660 140.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun