Atzo ospatu zen Leioako Egunaren 485. urteurrena, Artatza jauregian. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, herriko elkarte kulturalak, kirol taldeak, ikastetxeetako ordezkariak, herritarren elkarteak, auzoetako kultur aretoak eta enpresak. Udal iturriek aipatutakoaren arabera, "bertan Leioako herrian eta herriarentzat lanean dihardutenak elkartu ohi dira eta leioaztarren arteko harremanak estutzeko balio duen momentua da". Aurtengo saritua Juan Antonio Aresti Olamendi izan da. Jatorriz txistularia da, baina segituan konturatu zen bere benetako bokazioa aurreskua zela. Herriko txikiei euskal dantza eskolak ematen hasi zen, San Joan Bataiatzaile parrokiaren lokaletan edota, Lamiakoko Auzokide Elkartearen eskariz, San Maximo parrokian. 70eko hamarkadan Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zen, horrek suposatzen zuen konpromisoa eta arriskua onartuz. Frankismo osteko lehen Udalbatza osatu zenean Leioan, bera izan zen lehenengoko aurresku hori dantzatu zuena. Argazkia: ©
Leioako Udala.