Gauean Baigorrin joko du Sirokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 28a, 16:06

Leioa, Erandio, Balmaseda eta Ugaoko Siroka musika taldeak gaur gauean emango du kontzertua Baigorrin. Bizkaitarrek 22:00etan joko dute Behe Nafarroako herri horretako Bixentainia ostatuan, Baionako Zaparrada taldearekin batera. Ekimena Basaizea kultur elkarteak antolatu du. Dena den, etxetik kanpora egingo du Sirokak datorren hilean, nazioarterako jauzia eginez. Izan ere, azaroaren 19an, Liet International 2011 hizkuntz gutxituen musika jaialdiaren finalean izango dira, Friuli hirian, Italiako Estatuan. Haiekin batera, Uribe Kostan oso ezagunak diren Skama La Rede asturiarrak izango dira. Jaialdiko zortzigarren edizioaren finala honako taldeek osatuko dute: Noid (Karelia), Rollfa (Sami), Manam (Eskozia), The Silent Woo Goore (Udmurt), Aoife Scott (Irlanda), Janna Eijer (Frisia), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austriako gutxiengo kroata), Cuntra Löm (Italiako gutxiengo ladinoa), Rezia Ladina (Suitza). Argazkian, Sirokak maiatzaren 10ean aurkeztu zuen "Karosi" diskoa.

Zaparrada taldearen "Ezin sinetsi" abestiaren bideoa (© Zaparrada)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun