Erandioko Legazpi kaleko
Sentinel aretoak musika egitarau zabala prestatu du Domu Santuen egunaren harira sortutako zubi edo asteburu luze honetarako. Gaur eta astelehena bitartean egunero kontzertu bana izango da ostatuan. Guztiak arratsaldeko 8etan hasiko dira, astelehenekoa kenduta, 21:30ean abiatuko dena. Gaur, ostiralarekin, metal talde euskaldunak izango dira oholtzaren gainean. Leioa eta Berangoko
Basaki banda ezagunarekin batera,
Kalte talde bizkaitarrak izen bereko bigarren diskoa aurkeztuko du. Bihar, ordea, txosna punka eta trash metalaren eguna izango da,
Rockalkohol eta Well of Anger-ren eskutik, hurrenez hurren. Igandean,
Represion talde bilbotarra eta Kamorrah arituko dira eta zubiari amaiera emateko, astelehenean
Vanishine talde gotiko urtuellarrak joko du. Argazkian, laukote leioaztarra / © Basaki.