Leioako Gazteak elkartearen urteurrena ospatuko dute iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 31a, 15:00

Gaur, astelehenarekin, Leioako kaleak hartuko dituzte bertako gazteek. Izan ere, Leioako Gazteak elkarteak bere lehen urtemuga festa giroan ospatzera deitu ditu. Hitzordua Plaza Gorrian jarri dute, iluntzeko 20:30ean. "Irten poteatzera, herriko gazteak ezagutzera, edota koadrilakoekin egotera, dantzatzera, ligatzera, herria girotzera eta... Leioako Gazteak elkartearen I. urteurrena ospatzera!" animatu dituzte bertoko gazteak. Jai herrikoiak bultzatzeko asmoz, 20 bat koadrilak osatu zuen elkartea, datorren urtetik aurrera San Juan jaiak ospatzea xede. Horretan, Maritxu Teilagorri txosna batzordea edota Jai Batzorde Herritarra bezalako kolektiboek egindako lana izan dute oinarri. Argazkian, iazko Leioako jaietako koadrilen jaitsierako irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun