Haize-bolada bortitzak iragarri dituzte bihar eta etzirako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 1a, 17:34

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gurean asteazken eta ostegunerako, hegoaldeko haize-bolada gogorrak izateko arriskua dela eta. Horrela, baliteke ageriko zonaldeetan orduko 100 kilometrorainoko haize-ufadak egotea, mendiko zonaldeetan bereziki. Ez ageriko zonaldeetan, berriz, orduko 80 kilometrorainoko haize-boladak espero dira. Asteazkeneko abisua egun osoan mantenduko dute; ostegunean, ordea, abisua 00:00etatik 09:00ak arte iraungo du. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun