Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, asteartea, Areetako Kale Nagusian, genero indarkeria delitua egotzita. Erasotutako emakumea gizonezkoaren bikotekidea zen. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, goizaldeko 00:15ean, Areetan emakume batek eraso bat pairatu eta lurrean botata zegoeneko abisua jaso zuen Ertzaintzaren patruila auto batek. Bertaratzean, pertsona talde bat, tartean mediku bat, emakumea artatzen zebilen lurrean. Emakumeak bi kolpe aztarnak zituen masailalboetan. Medikuaren arabera, emakumezkoak hirugarren kolpe bat zeukan buruaren atzeko aldean, erortzean egindakoa. Ustezko erasotzailea, biktimaren bikotekidea, handik gertu zegoen, aparteko toki batean. Lekukoei deklarazioa hartu eta gizonezkoarekin hitz egin ondoren, atxilotu zuten. Argazkian, Algortako Bilgune Feministaren protesta bat.