Getxo udalerrirako herri batzarra egingo du Bilduk bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 2a, 14:06

Bildu Getxo Udal taldeak deituta, bihar, ostegunarekin, udalerri mailako herri asanblada egingo dute Algortan koalizio independentista eta burujabearen zaleek. Hitzordua, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian jarri dute arratsaldeko 7:30ean. Batzarreko gai nagusiak herri programa eta udal Aurrekontuak izango dira, koalizioak berak zabaldu duenez. Antolatzaileen arabera, "Bildutik politika sozial eta parte hartzaile baten alde apustu egiten dugu eta hau behar bezala bermatu eta aurrera atera ahal izateko, herritar guztiekin biltzea ezin bestekoa iruditzen zaigu, zuek zuen ekarpenak jakinaraziz". Mota horretako bigarren batzarra izango da biharkoa. Argazkian, Getxoko Bilduren zinegotziak herritarrez inguratuta, udaletxeko atarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun