Artisautza Azoka izango da Leioan asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 2a, 16:23

Etzi, ostirala, eta igandera arte, Leioako XXII. Artisautza Azoka izango da, herriko Bulebarrean. Egun horietan, Portugal, Herrialde Katalanak, Aragoi, Espainia eta "Euskal Herriko artisau onenak izango dira" Leioan, Udalak kaleratutakoaren arabera. Bertako ekoizleei dagokienez, ez da leioztarrarik izango eta hiru baino ez dira izango eskualdekoak: zur-lanketan aritzen den Ana Aldana urduliztarra eta herri bereko Jon Ander Alcalde Etxeandia, Etxeandia garagardoen ekoizlea zein Beira-bitxigintzarako Matxi Glass Design enpresan dabilen Isabel Elorriaga berangoztarra. Argazkian, aurtengo edizioaren irudia.

Guztira, 33 erakusle izango dira azokan, 30 espezialitate desberdinak erakusten: beira, zura, larrua, keramika... Gainera, artelanez gain Euskal Herriko janariak ere izango dira, guztiak naturalak, adibidez olioa, garagardoa, gazta, euskal pastela, itsasoko produktuak...

Erosteaz eta dastatzeaz aparte artisauen lana hobeto ezagutzeko aukera ere izango da hainbat tailerri esker.

Leioako Artisautza Azokaren eskuliburua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun