Etzi, ostiralarekin, "Enredate mujer” ekimena jarriko dute martxan udalerrian,
Getxoblogek antolatuta eta
Getxoko Udalak finantzatuta. Emakume getxoztarren artean sare sozialen erabilera eta erabilera ona sustatzeko helburuarekin, ekimenak informazio hitzaldi bat, bi tailer eta amaierako saio praktikoa izango ditu, azken hori Twitter Coffee Fusion izenarekin ezagutzen dena. Ostiralean, Algortako Fadura kiroldegian 20:00etatik aurrera egingo duten hitzaldian sare sozialak erabiltzeko arrazoiak azalduko dituzte eta publikoaren ezagutza baloratuko da. Doako tailerrak azaroaren 18an eta abenduaren 2an izango dira, Aiboako institutua zenean, Makaleta Etorbidean, eta amaierako saioa toki berean, abenduaren 16an. Getxoblog elkarteko webguneari jarraiki behintzat, denak ematen du jardunaldiak espainol hutsez izango direla. Argazkian, emakume bat ordenagailuari begira / cc-by-nc-nd
PATE.