Asteazken honetan, azaroak 3, lan harremanetan berdintasuna eta bereizketari ezari buruzko jardunaldia egingo dute Leioako eta Erandioko campusean,
Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak eta
EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuta. Hain zuzen ere, aipatu eskolako gradu aretoan izango dira jarduerak, 9:30etik aurrera. Lehenik, Magdalena Nogueira Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantzan katedradunak jardunaldien gaia aztertuko du, Espainiako Konstituzioaren ikuspuntutik. Ondoren, Amparo Ballester Valentziako Unibertsitateko katedradunak lan harremanetan gizon eta emakumeen arteko erantzukizun partekatuari buruz hitz egingo du. Eta, azkenik, Vigoko Unibertsitateko Jaime Cabezak "Sexuen arteko ordainsarien diskriminazioa bereizketa-sistemikoen paradigma bezala" izenburupean jardungo du. Bertaratu direnen arteko mahai-inguru/solasaldi batekin bukatuko dute eguna. Argazkian, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola hartzen duen eraikina / © EHU.