Iban Zalduak bisitatuko du bihar Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 2a, 21:06

Iban Zaldua idazle donostiarra izango da bihar, osteguna, arratsaldeko zortzietan Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Egizu! Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta, Zalduaren solasaldiak "Biodiskografiak" aurten plazaratutako ipuin-liburua izango du hizpide. Ohi legez, Algortako Karitate kalean dagoen Aldai Patronatuan izango da hitzordua. Bestalde, igande honetarako, hilak 6, bigarren irteera antolatu du berbalagun getxoztarren bizikleta taldeak. Oraingo honetan, Unbemendira joango dira mendi-auzobideetatik. Abiatzeko hitzordua goizeko bederatzietan jarri dute Faduran. Argazkian, Iban Zaldua solasaldi batean / cc-by-nc-nd mahatsorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun