Herri lanak egingo dituzte Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 3a, 12:40

Bi egunez herri lanak egingo dituzte Udondo gaztetxean. Gaur bertan barrualdea atonduko dute, 17:00etatik aurrera. "Horrela gaztetxean inoiz edo gutxitan egon zaretenak gaztetxea ezagutzeko aukera izango duzue", adierazi du Leioako Gazte Asanbladak. Bihar, berriz, kanpoaldea margotuko dute, 17:00etan hasita. Izan ere, "kolore biziak emanez gero, erakargarria egin dezakegu", tokiko neska-mutilek aipatu dutenez. Amaitzeko, 21:00etan poteo musikatua abiatuko da gaztetxetik, "herriari bizia ere eman behar baitiogulako!". Leioako Gazte Asanbladaren arabera, "irudimenean marraztutako ideiak errealitatean margotzeko gunea" izan daiteke gaztetxea. Argazkian, neska bat Udondo gaztetxeko eskalada-murruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun