Aurten ere berbalagunen kurtso hasierako aurkezpen-merienda egingo du
Egizu! Getxo Euskaldun elkarteak. "Elkartzeko, elkar ezagutzeko, informazioa jasotzeko eta tarte atsegina pasatzeko" baliatu nahi dute hitzordua. Horrenbestez, azaroaren 10ean, osteguna, elkartuko dira 20:00etan, Algortako Torrene kaleko 3. zenbakian dagoen udal aretoan. Jana, edana, musika, aurkezpena, konpainia ezin hobea... eta sorpresak izango dira bertan. Hala ere, hainbat jarduera abian dituzte jada. Tartean, azaroaren 7tik maiatzaren 28ra egur-taila ikastaroa egingo dute, Luis Artola irakaslearen laguntzaz. Izena emateko epea zabalik dago oraindik: urteko matrikula 90 eurokoa izango da berbalagun eta
Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideentzat; eta 120 eurokoa gainontzekoentzat. Argazkian, hainbat berbalagun Errekatxora (Barakaldo) egindako txangoan / cc-by Egizu.