"Historiatik ikasten. Lutxanako bataila 1836" lelopean, hainbat jarduera antolatu ditu egun hauetarako
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Gauzak horrela, ostiralera arte, hilak 4, "Karlistadak Lutxanan" izenburuko erakusketa ikusgai egongo da Erandioko udaletxeko behealdean, Irailaren 23a plazan. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da. Bihar, ostirala, berriz, “Karlistak eta independentistak Lutxanako gudan” lelopeko hitzaldia eskainiko du Aitzol Altuna historialariak. Hitzordua 19:30ean jarri dute erakusketa aretoan bertan. Hori bukatuta, 22:30etik aurrera, azken gerrate karlistaren soinuak gogora ekarriko dituen “Eta tira eta tunba” diskoa aurkeztuko du Joseba Tapiak, Erandioko azoka zaharrean, San Jeronimon. Argazkian, hainbat neska-mutil Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan / cc-by-nc-sa
Jakintza Ikastola.