Ukanauto zerbitzua ezagutzeko bi erakustaldi praktiko egingo dituzte Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 3a, 14:15

Gero eta jende gehiago dago Ukanauto probatu eta zelan erabili behar den jakin guran, Uribe Kostako Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenez. Kotxeak partekatzeko zerbitzu publiko berria da hori. Egon daitezkeen zalantzak eta galderak guztiei erantzuteko, eta zerbitzuak zelan funtzionatzen duen azaltzeko, erakustaldi praktikoak egingo dituzte ondorengo datetan: ostiral honetan, azaroak 4, 13:30ean jarri dute hitzordua; hilaren 12an, berriz, goizeko 11etan. Bi erakustaldi praktikoak toki berean egingo dituzte: Mankomunitateko bulego aurrean, Larrabasterrako Gatzarriñe kaleko 4 zenbakian. Joateko interesa dutenek 946 579 280 telefono zenbakira deitu edo ekogune[abildua]uribekosta.org helbidera idatzi beharko dute. Argazkian, erabiltzaileetako bat Ukanauto zerbitzuaren txartela eskuan / © Uribe Kostako Mankomunitatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun